XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nirekin ez kontatu -eta harizko bola eta guraizeak kosturerotik barrena desagertu ziren.

- Zurekin noa, jostorratz -esan zuen dedalak, bere lagunik onenak.

Horrela, biak kostureroaren iskinerantz abiatu ziren.

Iritsitakoan jostorratzak galdetu zuen ozenki:

- Nola igoko gara goiko taparaino?

- Badakit. Etxean badut eskailera luze bat. Harren bila noa.

Dedala presaka etxerantz abiatu zen, baina bidean telarekin topatu zen.

Tela, andre kuxkuxera eta berritsu bat zen. Noski ez zen dedalari zerbait galdetu gabe joan:

- Nora zoaz dedal? - Etxera.

- Zertara? -zioen andre malapartatu eta plasta hark.

- Eskailera baten bila.

- Zertarako? -Kaka! Bazirudien andere hura sudurluzeetan sudurluzeena zela. Dedala haserretzen hasia zen.

- Agur tela anderea! -eta dedala etxera joan zen.

Eskailera hartutakoan jostorratzarengana joan zen.

Eskailera ondo ipini eta igotzen hasi ziren baina orduan konturatu ziren tapa handi batek isten zuela irteera.

Dedalak galdera bat egin zion bere adiskideari: -Eta orain zer?

- Bultza ezazu gogor.

Biek bere indar guztiak atera eta pixka bat ireki zuten tapa.

- Horra hor irteera.

- Goazen!